top of page
Portada.jpg
IRUÑA LOGO.png

ESKERRIK ASKO MUCHAS GRACIAS

EPEA IREKITA MARTXOAK 10EKO 23:59AK ARTE

HONEK JARRAITZEN DU, MAITE ZAITUZTEGULAKO

IRUÑEA ZE MARAVILLA 💔🥹 Nola abestu, dantzatu eta gozatu dugun familia. Beste behin ere, eskerrik asko, eskerrik asko eta eskerrik asko asteburu hau gurekin partekatu duzuen guztioi, Iruña Rock jaialdiari bizia emanez, zuen kemen eta gogo guztiarekin. Ederrena zarete. Zuek gabe, hau ez da posible!

 

Betirako eskerrik asko, Iruña Rockera hurbildu diren talde guztiei, zuen borondateagatik, zuen profesionaltasunagatik eta zuen berotasunagatik, publikoari dena emateagatik eta erakutsi diguzuen goxotasunagaitik. Bide partekatu honetan jasotzen dugun mimo guzti horrengatik, baita agurretan ere. Etxe honetako giltzak zuenak dira, betiko.

 

Magiaz betetako edizioa izan da, Berrintxe Producciones, Arenas Audio eta Amproject Eventos-eko jende bikainak jarritako lan eta maitasuna gabe ezinezkoa izango zena. Zuentzako da gure berotasun eta maitasun guztia, beste behin ere, lortu duzue. Eskerrik asko hor egoteagatik, eromen honetan gurekin batera.

 

Baina, batez ere, ezer ez litzateke aurrera aterako tabernetan, biltegietan, laguntzetan, pultseretan, dirutrukean, sarbideen kontrolan, kamerinoetan, arropazaindegian, merchandising-ean, garbiketan, muntaian eta desmuntaian, segurtasunean eta abarrean jardun duten langile guztien ahalegin profesional eta humanorik gabe. Oso handia izan behar da bat abentura honetan konprometitzeko eta Iruña Rockean ematen duzuen gogoa, jatortasuna eta maitasuna emateko. ERRALDOIAK ZARETE

Unknown.jpeg

Aipamen berezia Iñigo Malvido, Basakatua Music Photo eta Mamaterra Films-i, hainbeste bizipen eta emozio iruditan jasotzeagatik, baina batez ere zuen argiagatik, une bakoitzean irribarre bat aurkitzeagatik. Zuekin lan egitea plazer izugarria da.

 

Idasfest-eko taldea ere buruan dugu. Eskerrik asko Navarra Music Commission eta Nafarroako Rural Kutxari, babesle ofizialak. Eta gure kolaboratzaileei: Cerveza El Águila, Plata o Plomo eta Bacardi. Besarkada berezi bat Unonueveocho-rentzat, ezinbesteko bidai-lagun izateatik. Eta beti eskerrik asko Navarra Arenako lantalde osoari, beti bezain ondo hartu gaituztelako.

 

Jarraitu dezagun elkarrekin oroitzapenak eraikitzen. GORA IRUÑA ROCK!

Laguntzailea

logo 2023_edited.jpg

Emaila

Jarraitu gaitzazu

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
bottom of page