Lágrimas de Sangre eta Lil Russiaren kontzertua Iruñarockeko Gauetan

Iruñarock Gaueko zikloak Lágrimas de Sangre eta Lil Russia Nafarroa Arenara ekarriko ditu hurrengo martxoaren 20an

_MG_8383

“Iruñarock Gauak” zikloarekin jarraituz, datorren martxoaren 20an, 19: 00etan, eta Club formatuan hitzordu berri hau hartuko du Nafarroa Arenak. Joan den urrian Koma eta El Drogas taldeen kontzertuekin zikloa aurkeztu ondoren, antolatzaileek kultura suspertzearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi du COVID-19ren krisi-egoera honetan.

Oraingoan Lagrimas de Sangre eta Lil Russian raperoak izango ditugu. Lagrimas de Sangre (LSD) rap talde borrokalari bat da, Hip-Hop estilotik haratago doazen estiloetatik edaten duena, Rock eta Reggae kasu, Ipar Amerikako herentzia topikoetatik urrunduz. Hiru disko dituzte bizkarrean eta, batez beste, laurogei kontzertu eman dituzte urtean penintsula osoan zehar, eta jaialdi zein jai nagusien zirkuituan gehien eskatzen diren taldeetako bat bihurtu da.

FOTO 3_LIL RUSSIA

Lil Russia raperak eta Jahzzmvn ,bere produktoreak, “Zalamera” EP berria aurkeztuko digu (Guspira Records 2020). Lil Russia Montcadenstarraren lirika borrokalari eta feministen eta Jahzmvn granadarraren instrumentu leherkorren arteko fusioa, kaleen soinua eszenatokietara hurbilduz. Konfinamenduan Youtuben hainbat single egin ondoren, EP hau eskuragarri dugu. Itzulingururik gabeko letra zorrotzak dituzten zazpi abesti, Rap gordinenetik,  laurogeita hamarreko hamarkadako Reggaeton edo Rap delakora doazenak.

Eskuratu zure txartela

Iruña Rock Gauak ” saioko sarrera ofizialak mugatuak dira eta dagoeneko salgai daude www.irunarock.com  eta www.navarrarena.com  webguneetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.

No products in the cart.