Iruña Rock 2021ean ikusiko dugu elkar!

Hemen duzue gauzak nola dauden azaltzen duen laburpena. Laster, itzulketei eta kartel berriari buruzko info gehiago ekarriko dugu.
100dias
Han geratzen da martxoaren 10a; gure 4.edizioa izango litzatekeen muntaketa-lanetan genbiltzanean, denbora gehiegi daramagun errealitate batekin aurkitu giñen. Zorigaiztoko koronabirusak gizarte osoa kolpatzen zuen, baita gure jaialdia ere.

Une hartan, bi egunez lan gogorra egin genuen data aldatzeko eta 2020ko urriaren 9,10 eta 11an ospatzeko, hau guztia pasako zenean. Tamalez, gaur egun dena berdin jarraitzen du, eta gure gogoz kontra, ezin izango dugu jaialdia 2020 honetan ospatu. Datorren astearen amaieran jakinaraziko dizuegu sarrerak itzultzeko politika.

Hori bai, badugu data berri bat, 2021eko urriaren 29,30 eta 31koa, Nafarroa Arenan.

Data hau aukeratzea ez da erraza izan. Beste proposamen batzuk ere bazeuden, baina inork ezin zuen bermatu egoera berdinean ez egotea…. Zuek zarete jaialdiari zentzua ematen diozuenak eta ez zaituztegu gehiago erotu nahi. Beraz, itxaronaldi luzeagoa hartuko dugu, 15 hilabete barru egoerak hobera egingo duelakoan.
3 egun izango dira, eta aurtengo kartelaren antzekoa izango da. Dena den, aldaketa batzuk planteatzen ditugu, eta hemendik gutxira ezagutuko dituzue.
IruñaRock 2019
Proiektuarekiko dugun grinak eutsi egiten dio martxotik jasotako kolpeen ostean, baina jaialdiaren egoera ez da erraza. Gastu asko hartu ditugu gure gain, laguntzarik jaso gabe. Ahalegin eta diru asko zakarrontzira botata. Espero dugu behingoz gure jaialdiak, 2020an hiru egunetan 25000 pertsona baino gehiago bilduko zituenak, 300 pertsonari baino gehiagori emango ziona lana eta asteburu batean 2.5 milio euroko inpaktu ekonomikoa sortuko zuena erkidegoan, orain arte izan ez duen erakundeen babesa izango duela.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkuzuegu helarazi dizkiguzuen babes- adierazpen guztiengatik, laguntza emanez, mezuak bidaliz, sarrerak portzentaje oso altuan ez itzultzen bere garaian, eta egoerak murriztutako talde baten erantzunari pazientziaz eutsiz. Bihotzez. Mila esker.

Iruña Rock 2021ean ikusiko dugu elkar!

8,044 Comments